XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Jarri ba.

Maitxo onen ondoan.

Eskubia, olaxe, maigañean; bestea zintzilika.

Ez: nik dakit nola (Eta txamarrari atzekoaldera bultzaz esku bat galtzen zakelean sartu zun; bestean beatz aundina, berriro txamarra atzeratuz, galtzarbean).

(Ondo zutik).

(Sabel aundi arren gañean kateak aundigoa zirudin).

Ez, gizona: esku bat maigañean ipiñi zazu.

Ez, katea ongi ikustea nai det.

- Ginballa kendu bearko dezu, itzalik egin ez dezan.

- Ginballa kentzen ba det kalpar ona agertuko da.

Bizartegia ez dago urruti.

Ez: ginballa atzeraxeago jarrita beste errespeto bat da.

Eta ala nola agertzen zan une artan Joañixio: mutil bikaña, sabel txikixeagoakin palankari izan leikiana, bere begi orlegikin, bizardun, bizarra kentzeko lan ori pampan lan txarra zalako, bizkar zabala, ankak pitiñenbat okertuk zaldigañean asko ibilita.

Bere soñeko beltz eta ginballa aundiakin biziro apain eta egoki zegon.

Bereala emango al dizkiratzu?.

Emendik astebetera.